Ir al contenido principal

Entradas

Destacados

"Hegan egiten ez zekien txantxangorria" liburuaren hasierako pasartea

Bazen behin txantxangorri bikote bat baserri bateko teilatupean bizi zena. Han, estalpeko habeen artean, había egin zuten, eta horretarako lehenik belartxoak banan banan ekarri behar izan zituzten leku erosoa, beroa eta lehorra antolatzeko. Dena prest izan zutenean, Txantxangorri gurasoak arrautzen gainean jarri ziren, eta arrautzak goxo-goxo , bero-bero, eduki zituzten haiek hautsi eta txitak atera zitezen arte. Txantxangorri amaren bikoteak behar beste janari ekartzen zion txori emeari honek arrautzak goxo-goxo edukitzen zituen bitartean, eta arrasean egindako hegaldien bidez eragozten zuen beste inor habiara hurbiltzea, inork ere ez baitzuen ama eragotzi edo arrautzak ostu behar.  Gurasoek, txandaka, habiara ekartzen zizkieten handik eta hemendik topatzen zitiuzten har eta zomorro txikiak, umeak hazi eta indartsuak bezain osasuntsuak izan zitezen. Honenbestez, pixkanaka-pixkanaka, Pitxi, Mitxi eta Marmar hazi egin ziren txoritxo polit bihurtu arte, baina habian egon beh

Entradas más recientes

"Hegan egiten ez zekien txantxangorria" liburuarenaren bigarren pasartea