"Hegan egiten ez zekien txantxangorria" liburuarenaren bigarren pasartea


Gurasoek, txandaka, habiara ekartzen zizkieten handik eta hemendik topatzen zituzten har eta zomorro txikiak, umeak hazi eta indartsuak bezain osasuntsuak izan zitezen.
Honenbestez, pixkana-pìxkana, Pitxi, Mitxi eta Marmar hazi egin ziren txoritxo polit bihurtu arte, baina habían egon beharra zuten hegan egiten ikasi arte.
Txantxangorri amak honela esan zien jatekoen bila irten baino lehen:
“Ni 10 minututan izango naiz hemen berriz, baina kanpoan naizen artean hemen geldirik egon, deskansatzen. Zintzo portatu, bazkaldu eta gero, hegoak indartsu dituzuenean, hegan egiten ikasteko aurreneko ikasgaia jasoko baituzue”
Eta halaxe egin zuten, amak alde egin zuen eta ume zintzoek amak agindu ziena bete zuten. Hiru txoritxoak habían egon ziren, baserriko biztanleek zer egiten zuten begira.
 Handik Joxeren eta haren emazte Kontxitaren ahotsak entzuten zituzten. Jaiotzetik zeuden ohituta haien ahotsetara, eta bereziki gizonarenak lasaitu egiten zituen.
Txantxangorri aitak zer ekarriko zain ziren bitartean, aitak ere familiarentzako elikagaiak biltzen baitzituen, Kontxita ikusi ohi zuten soineko gorriz eta mantala urdinez jantzita, baratzea ereiten.
Zeuden tokitik hau nabari zezaketen nola eginbeharrak maitasun osoz egiten zituen, nola ereitean hala inaustean, edozein lan egitean, maitasunez beterik egiten zuen.
Ohartzerako atzera zen ama jateko goxoekin, eta haiek jaten zituzten bitartean aita iritsi zen antzeko altxorrarekin.

Comentarios

Entradas populares