"Hegan egiten ez zekien txantxangorria" liburuaren hirugarren pasartea





Arratsalde hartan bertan hasi ziren hegan egiteko eskolak. Benetan jostagarria zen, azalpenak emateko garaian ama jarrera berezi horietan ikustea.
Pitxi eta Mitxi oso kontent zeuden, eta arreta osoa ipintzen zuten amaren hitzetan, izan ere egun horretan bertan ikasi zuten hegan egiten.
Ez zen berdin gertatu Marmarrekin. Amaren azalpenek ez zuten interesik pizten harengan, eta erraz jartzen zuen gogoa beste zerbaitetan.
Halatan, senideek hegan ikasi eta amarekin batean iturrira edatera eta bustialdi batzuk hartzera joaten ziren bitartean, gisa horretan garbitzen eta orrazten baitira txoritxook, Marmarrek habían egon behar zuen, ez bait zen hegan egiten ausartzen.


Comentarios

Entradas populares