"Hegan egiten ez zekien txantxangorria" liburuaren laugarren pasartea


Baina egun hartan, familia inguruetan jostatzen ari zen bitartean, asper-asper eginda zegoela, adorea bildu eta, gorantz hegan egiteko modua ezagutzen ez zuen arren, habiatik behera erortzen utzi zuen bere burua, eta airekoen moduan planeatuz, ardiak zeuden zelairaino iritsi zen Marmar.
Eskerrak ardiak belarjaleak diren eta ez zuten balizko elikagai gisa hartu! Ez zioten minik egin.
Kontua da deus ere ez zuela ikusten han, hainbeste ardi hankaren artean. Soilik zoruaren mailatik ikus daitekeena ikus zezakeen. Hegoei eragin eta hegan hasteko ahaleginak egin zituen, baina ahaztuta zituen amak gorantz hegan egiteari buruz irakatsitakoak.
Ataka gaiztoan zegoen, gaixua! Amari txioka dei egiten zion, baina ardien marrakek guztiz estaltzen zuten deiaren hotsa. Bai, ataka gaiztoan zegoen egiazki¡

Comentarios

Entradas populares